“Josuren Etxea”, Zeberioko Saldarian auzoan, natura betean, ainguratuta dagoen 1.747garren urteko baserria da.
Etxeak 6 logela ditu, denak mugikortasun urriko pertsonentzat egokituak. Haietariko bakoitza, ohe artikulatu, bainugela, berogailua, telebista… dituelarik. Sukalde eta jangela zabalak ere baditu, guztiz hornituta, beste erabiltzaileekin partekatzeko.
Egonaldi luzeetarako ere erabil daiteke, hala nola, ohiko bizilekua gaixotasun horiek dakartzaten behar berrietara egokitzen den bitartean.
Etxean, gehienez 6 gaixo eta euren zaintzaileak elkar-bizi daitezke, sukaldea eta jangela partekatuz. Gaixoen eta euren zaintzaileen egonaldia doakoa izango da.
Pertsona bat egongo da ezusteko arazoak konpontzeko prest, baita gure ingurunea ezagutzen eta gozatzen orientatzeko ere.